EUSKADI.-Grant Stewart saxofonista Bilbaina Jazz Club aretoan ariko da apirilaren 1ean, "365 Jazz Bilbao" ekimenaren eskutik

Actualizado: viernes, 27 marzo 2009 13:20

BILBO, 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Grant Stewart saxofonista kanadarraren kontzertua izango da apirilaren 1ean Bilbaina Jazz Club aretoan, 22:00etatik aurrera, Bilbao 700 Fundazioak antolaturiko "365 Jazz Bilbao" ekimenaren baitan. Sarrerak BBK-ren Teleka sistemaren bitartez eskura daitezke, telefonoa erabilita zein kutxazainen sarea erabilita, bai eta www.365jazzbilbao.com webgunean ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Charlie Parker, Wardell Gray edota Don Byasen jarraitzaile sutsua da Grant Stewart, eta jazzaren historiaren inguruan duen ezagupen zehatza, konpositore handienen pieza interpretatuenetatik aldentzen den errepertorioan azaltzen da batez ere, "baina baita John Coltrane saxofoi-jotzaile kopiatuena denari ezer zor ez dion sonoritatean ere", azaldu dute.

38 urte ditu saxofonista kanadarrak eta dagoeneko ezaugarri propioak eratzea lortu du, hard bop kanonikoa orokorrean eta Sonny Rollinsen eskola bereziki abiapuntutzat hartuta. Bere sonoritate boteretsuak antzinako maisuak gogorarazten ditu, baina bere fraseatze arin eta airatuak tenor modernoaren aitzindariengan du sorburua.

Nahasketa horrek bere eskuetan aukera guztiak jartzen ditu bai Cole Porter eta Billy Strayhorn bezalako klasikoei (bere konpositore gustukoenetako bi) zein Thelonius Monken (bere kontzertu eta grabazioetako ohiko beste erreferentzia bat) sormen abstraktuei irekia dagoen errepertorioa garatzeko.