EUSKADI.-Guggenheim Bilbao Museoaren "Murakami" erakusketa ikusteko azken aukera asteburu honetan izango da

Actualizado: jueves, 28 mayo 2009 19:23

BILBO, 28 May. (EUROPA PRESS) -

Datorren asteburua izango da "Murakami" erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan ikusteko azken aukera. Artista japoniarrari eskainitako erakusketa museoren historian zehar bisitari gehien izan

dutenen artean dago, eta erakusketa ixteko egun batzuk baino geratzen ez direnean, 240.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute.

"Murakami" erakusketa otsailaren 16an inauguratu zen. Bertan Takashi Murakami japoniarraren unibertso pertsonal berezia argitara eman da hainbat baliabidetan sortutako lanen bidez: eskultura, pintura, moda, animazioa eta merchandisinga, adibidez.

Erakusketa igande honetan itxiko du museo bilbotarrak, eta ekainaren 26an inauguratuko du hurrengo erakusketa: "Pribatutik

publikora" bilduma iraukorraren aurkezpena. Bertan, Solomon R. Guggenheim Fundazioaren bildumaren historia aztertzen da. Bilduma horrek funtsezko artelanak batzen ditu: XIX. mendeko pinturetatik hasi 1990eko hamarkadako instalazio berritzailetaraino. Besteak beste honako artista hauen lanak izango dira: Alexander Calder, Juan Gris, Paul Klee, Paul Cezanne eta Vasily Kandinsky.