BILBO 5 Ene. (EUROPA PRESS) -
Guillermo del Toro zinemagile mexikarrak modu sakonean aztertu eta xehetasunez iruzkindu ditu Alfred Hitchcock maisuaren obra guztiak -pelikulak, telebistarako saioak eta beste zenbait proiektu- datorren astetik aurrera liburu-dendetan egongo den "Hitchcock" (Espasa) liburuan.
Askotan modu ironikoan, suspentsearen jenioaren produkzioarekiko dituen lehentasunak eta ezinikusiak azaltzen ditu liburuan Guillermo del Torok.
Del Toro nazioarte mailako entzute handienetako zinemagilea da. Komikiaren, munstroen eta fantasiazko pertsonaien mundua dira bere ezaugarri estetiko bereziak. Besteak beste, "El espinazo del diablo" (2001), "El laberinto del Fauno", "Hellboy" (2004) eta "Hellboy II" (2008) zuzendu ditu, eta "El orfanato" filmaren produkzioan ere parte hartu zuen.