BILBO 8 Feb. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen "Ikusi eta Ikasi" umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programa aurrera doa, eta aste honetan, elebitasuna sustatzeko tailerrak egingo dira, gurasoei zuzenduta, antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez.
"Ikusi eta Ikasi" kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko haurren artean euren aisialdian euskararen erabilera sustatzea da. Halaber, haurren artean bidezko heziketa, parte-hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.
Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte arteko umeei egokitutako 30 ikuskizun interesgarri baino gehiago antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak eta abar). Emanaldiak Begoñako eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, martxoaren 13ra arte. Bestalde, bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.
Aste honetan, Begoña eta Deustuko udaltegiek seme-alaben hizkuntz ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratutako lehengo hitzaldia egingo da.
Horrela, gaztelaniaz emango den "No sabemos euskera. ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas e hijos para que sean bilingües?" hitzaldian, Julio Ibarra kazetaria eta Iñaki Eizmendi hezitzailea izango dira hizlariak.
Hizkuntza bat ezagutzen ez denean asko dira sortzen dira zalantzak eta beldurrak, eta hizlari biek testuinguru honetan sortu daitezkeen egoerei aurre egiteko bitartekoak aurkeztuko dituzte.
"Elebiduna izateak zer dakarkio nire alabari/semeari? Nire alabak euskara eta gaztelera nahasten ditu, zer egin behar dut? Ez dugu euskaraz egiten. Nola lagundu diezaiokegu gure seme-alabei elebidunak izaten? Ez dut euskaraz oso ondo egiten. Orduan, seme-alabekin hitz egin behar dut?" bezalako galderei erantzun ematen saiatuko dira tailerretan. Halaber, elebitasunaren abantailak erakutsiko dizkiote ekimenean parte hartuko duten gurasoei.