EUSKADI.-Haxixarekin eta kokainarekin trafikatzen omen zuen 33 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Actualizado: viernes, 5 marzo 2010 13:39

GASTEIZ, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Gasteizen osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Agenteek 300 gramo haxix eta kokaina konfiskatu zizkioten susmagarriari atxiloketaren unean, eta substantzi hauen salmentarekin ustez lortutako dirua ere aurkitu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 17:45 aldera, Ertzaintzak Gasteizko Aranbizkarra auzoan dagoen taberna baten miaketa lanak hasi zituen, drogen trafikoarekin nolabaiteko zerikusia zuten hainbat pertsonek bertan biltzeko ohitura zutela jakin zuten eta.

Agenteak iritsi bezain laster, bezeroetako bat tabernatik irteten saiatu zen baina ate ondoan geldiarazi zuten. Ezkutaturik zeramatzan 300 gramo haxix eta 13 gramo inguru kokaina kendu zizkioten ertzainek susmagarriari eta baita horiek eta antzeko substantzia sorgorgarrien salmentari esker ustez lortutako 625 euro ere.

Aurkitutako froga horiek guztiak kontuan hartuta, 33 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta.