EUSKADI.-Hedabideen etorkizunari buruzko jardunaldi bat egingo da bihar Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean

Actualizado: jueves, 21 mayo 2009 12:29

DONOSTIA, 21 May. (EUROPA PRESS) -

Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) antolatuta, "Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet" izenburuko jardunaldia egingo da bihar, ostirala maiatzak 22, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Komunikazioaren munduan aditu diren Vicent Partal (Kataluniako Vilaweb atariko arduraduna) eta Juan Varela (Kazetaria eta kontsultorea eta Periodistas 21 webgunearen kudeatzailea) izango dira hizlari jardunaldiaren lehenengo zatian.

Ondoren, Euskal Herriko hiru unibertsitate ezberdinetako komunikazio irakasleak izango dira mahai-inguruan, "Nola egokitu eskaintza XXI. Mende hasierako errealitate eta beharretara" gaiaren inguruan: Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea), Jon Muñoa (Deustuko Unibertsitatea) eta Jose Ignacio Armentia (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Jardunaldiak interesa piztu duela eta dagoeneko 100 lagun inguruk bertan parte hartzeko izena eman dutela jakinarazi dute antolakuntzako iturriek.