EUSKADI.-Henrike Knörr deituko da Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gasteizko aretoa

Actualizado: lunes, 1 diciembre 2008 15:41

GASTEIZ, 1 Dic. (EUROPA PRESS) -

Henrike Knörr izena emango zaio bihar, asteartez, iluntzeko 19:30etan, Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Gasteizen konpartitzen duten ekitaldi aretoari, Euskaltzaindiko iturriek prentsa ohar bidez gaur iragarri dutenez.

Fernando Salazar Rodriguez de Mendarozqueta Euskalerriko Adiskideen Elkartearen Arabako batzordearen lehendakaria, Maria Nieves Urrutia Agorreta Eusko Ikaskuntzaren Arabako lehendakariordea eta Manu Ruiz Urrestarazu Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria izango dira ekitaldian, besteak beste.

Bertan, omenduari buruz Armando Llanos Ortiz de Landalucek egindako ikusizko lana ere aurkeztuko da. Halaber, Ariadna korda laukotearen musika emanaldia izango eta, azkenik, aretoari "Sala Henrike Knörr Aretoa" izena jartzearekin bukatuko da ekitaldia.