EUSKADI.-Hilik aurkitu dute Uribarri Ganboako urtegiaren inguruan ostiralean desagertu zen gizonezkoa

Actualizado: jueves, 14 mayo 2009 16:29

BILBO, 14 May. (EUROPA PRESS) -

Eguerdian aurkitu dute Uribarri Ganboako urtegiaren inguruan joan den ostiraletik desagertuta zegoen 59 urteko Gasteizko gizonezkoaren gorpua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Desagertuaren autoa atzo aurkitu zuten aipatu urtegiaren inguruan, eta gaur goizean jarri dira martxan hura aurkitzeko bilaketa lanak zonaldean.

Azkenean, 12:00ak jota zeudela, autoaren inguruan aurkitu dute desagertuaren gorpua. Handik atera ondoren, Gasteizko Patologia Forentseko Zerbitzura eramango dute.