EUSKADI.-Hiri memorian emakumeak duen presentzia aztertuko da ostegunean Donostian egingo den ekitaldi batean

Actualizado: martes, 10 marzo 2009 11:59

DONOSTIA, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Maria de Maeztu Forum Feministak "Hiriak kontatzen ez diguna. Emakumeen historia" izeneko ekitaldia antolatu du ostegunerako Donostiako Liburutegi Nagusian, Eusko Ikaskuntzaren eta Donostiako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Ekitaldia Emakumearen Nazioarteko Eguneko astean kokatuta dago, 18:30etan hasiko da eta hiri memorian emakumeak duen presentzia aztertzeko helburuz antolatu da.

Horrela, antolatzaileek azaldu dutenez, Teresa del Valle Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako presidenteordeak eta antropologoak "Memoriaren garrantzi soziala" gaia izango du mintzagai, eta Ainhoa Zabalak Eusko Ikaskuntzaren Andresare proiektua aurkeztuko du memoriaren berreskuratze eta sormen prozesuaren adibide gisa.

Halaber, "Emakumeak Donostiako kale zerrendan. Iragana eta oraina" gaia garatuko dute Juana Aranguren abokatuak eta Ascension Martinez historialariak. Azkenik, Begoña Gorospe Maria de Maeztu Forum Feministako kideak, Eusko Ikaskuntzako bazkidea eta historialaria izan zen Paloma Mirandaren irudia aztertuko du. Amaia Zubiria abeslariak zenbait kanta abestuz hartuko du parte ekitaldian.