EUSKADI.-Hiru emakume atxilotu dituzte Barakaldon (Bizkaia) denda batean arropak lapirtzen saiatu eta zaintzailea erasotzeagatik

Actualizado: viernes, 10 julio 2009 14:52

BILBO, 10 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 23 urteko bi emakume eta 42 urteko beste emakume bat atxilotu zituzten atzo arratsaldean Barakaldoko (Bizkaia) denda batean zenbait arropa lapurtzen saiatu ostean. Antzeman zituztenean zaintzailea eraso zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo, 18:30ak aldera, Barakaldoko Megaparkeko saltoki bateko segurtasunaren arduraduna Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen lapurreta baten biktimak izan zirela eta lapurretaren ustezko egileak bertan atxikituta zituztela esateko. Herritarren segurtasuneko patruila bat saltokira hurbildu zen eta susmagarriak identifikatu eta zenbait arropa lapurtzen saiatu zirela argitu zuen. Antza denez, antzeman zituztenean zaintzailea erasotzen hasi ziren. Azken honek, zenbait atzamarkada zituen.

Egoera honen aurrean, ertzainek berehala atxilotu zituzten hiru emakumeak eta Ertzainetxera eraman zituzten, beharrezko izapideak burutzeko epailearen esku jarri aurretik.