EUSKADI.-Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen ibilgailu batean lapurtzeagatik

Actualizado: jueves, 16 julio 2009 14:52

GASTEIZ, 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 21, 23 eta 27 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldeko lehen orduan Gasteizen, kalean aparkatutako auto batean osteagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Gaur goizaldean, 00:45 aldera, herritar batek Ertzaintza ohartarazi du Gasteizko Judimendi hiribidean aparkatutako ibilgailu batean lapurtzen ari omen zirelako. Patruila batek egiaztatu du ate bateko kristala hautsita eta barruan dena nahasita zegoela.

Denbora gutxira, agenteek ustezko egileen deskribapenekin bat zetozen hiru gizonezko atzeman dituzte inguruetan. Horietako batek eguzkitako betaurreko batzuk zeramatzan, aipatutako ibilgailuan ostu omen dituenak, autoaren jabeak baieztatu duenaren arabera. Gainera, maletategian torlojuz lotuta dagoen cd-kargagailu bat ere lapurtzen saiatu dira. Hirurek polizia aurrekariak dituzte eta indarrez egindako lapurreta delitu bat egotzita atxilotu dituzte.