EUSKADI.-Ia 100 lan jaso ditu dagoeneko Nontzefilmak Zinema eta Animaziozko Film Laburren lehiaketak

Actualizado: lunes, 15 febrero 2010 15:38

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Nontzeberri.com kultur webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri zuen martxan joan den urtearen amaieran Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzarekin, eta dagoeneko ia 100 lan jaso ditu.

Lehiaketaren arduradunek gaur jakinarazi dutenez, webgunean "etengabe" jasotzen ari diren lanak zinemakoak edo animaziokoak dira, eta azken hauen barruan animazio teknika guztiak onartu dira (3D, Flash, stop-motion eta abar). Gaia librea da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.

Lanak jasotzeko epea 2010ko otsailaren 26an amaituko da, eta orduan film irabazleak eta emanaldi berezi bat osatuko duten lanak aukeratuko dira, aurtengo FANT jaialdiaren barruko gau berezi batean eman ahal izateko.

Parte hartu nahi dutenak oraindik garaiz daude, baina aste gutxiren buruan epea amaitutzat emango dute antolatzaileek. Aipatu bezala, oraingoz ia 100 lan iritsi dira lehiaketaren webgunera eta seguruenik gehiago helduko direla ziurtatu dute lehiaketaren arduradunek.