EUSKADI.-Ia 400 euro balio duten lurrinak lapurtu dituen 36 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: viernes, 12 junio 2009 18:53

BILBO, 12 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon lapurreta falta bat egin izana egotzita, lurrin-flasko bat osten saiatu baitzen saltoki batean. Horrez gain, aurretik saltoki berean antzeko beste lapurreta batzuk egin izana leporatu diote. Guztira, 400 euro inguru balio duten produktuak lapurtu omen ditu atxilituak.

Herrizaingo Sailaren arabera, atzoko 18:15 aldera, Bilboko Kale Nagusiko saltoki bateko segurtasuneko langileek Ertzaintza ohartarazi zuten, 98 euro balio zuen lurrin-flasko bat lapurtzen saiatu zen gizon bat atxikita baitzuten.

Bertaratutako agenteak saltokiko segurtasunaren langileekin harremanetan jarri ziren. Langile horiek ertzainei jakinarazi zietenez, atzemandako gizonak aurretik antzeko beste lapurreta batzuk egin zituelako frogak zituzten eta, guztira, ostutako produktuek 400 euro inguru balio omen zuten.

Datu horien aurrean, ertzainek susmagarria (36 urteko gizon bat) identifikatu eta atxilotu zuten, lapurreta falta bat egotzita, eta segituan polizia egoitza batera eraman zuten.