EUSKADI.-Ibarrangeluko Udalak eta Labayru Ikastegiak herriko historia eta ohiturei buruzko liburu bat aurkeztuko dute ostiralean

Actualizado: lunes, 20 julio 2009 14:07

BILBO, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ibarrangeluko Udalak (Bizkaia) eta Labayruko Ikastegiak herriko historiari eta kulturari buruz idatzitako lehenengo liburua aurkeztuko dute ostiralean. Liburuan, Ibarrangeluko hizkuntza-ondareari, ohiturei eta kulturari buruzko materiala jasotzen da. Herriko apaiz Domingo Zuluagak urteetan egindako lanaren ondorioa da bilduma, "eta ekarpen aberasgarria egiten dio euskal kulturari", Ibarrangeluko Udaletik adierazi dutenez.

Aurkezpena Ibarrangeluko Kultur Etxean izango da ostiralean, 19:30etan. Ibarrangeluko herriari eta haren kulturari, istorioei eta ohiturei buruzko liburu honen bidez, herriko memoria historikoari ekarpen dokumentatua egiten zaio eta, horrez gainera, ekarpen garrantzitsua egiten zaio euskal kulturari.

Aurkezpenean honakoak egongo dira: Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkatea, Igone Etxebarria Labayru Ikastegiko ordezkaria, Bizkaiko Foru Aldundiko eta BBK-ko ordezkari bana, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Domingo Zuluaga Ibarrangeluko apaiza, berak idatzi baitu aurkeztuko den liburua.