EUSKADI.-Ikastolen Elkarteak plazaratu du 2009ko aisialdirako eskaintza eta begiraleak behar ditu

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 13:33

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ikastolen Elkarteak 2009ko aisialdirako eskaintza kaleratu du. Matrikulazioa jadanik martxan dago eta hainbat proiektu burutuko dira, eta horregatik, begiraleak behar ditu Ikastolen Elkarteak, prentsa ohar bidez adierazi duenez.

Euskarazko udalekuak, ingelesezko udalekuak, 'enjoy english', atzerriko egonaldiak, gazte egonaldiak, kalearte edo 'aisiola' dira antolatu diren proiektuetako batzuk. Hauen inguruko informazio guztia www.bieikastola.net eta www.ikastola.net webguneetan dago.

Proiektuetan lan egiteko begiraleak behar ditu Ikastolen Elkarteak, eta horretarako izena emateko epea apirilaren 5ean bukatuko da. Begirale izateko gazteek bete beharreko zenbait baldintza dituzte: euskalduna izatea, aisialdian esperientzia izatea eta ingelesa menperatzea (ingeles udalekuen kasuan).

Halaber, kontutan hartuko da aisialdiko begirale edo zuzendari titulua izatea, sorosle, elikagaien manipulatzaile eta abarren titulua izatea, eta prestakuntza eta gaitasun pertsonalak.