EUSKADI.-Ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko 8 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu Eusko Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 17 marzo 2009 18:22

GASTEIZ, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzabideetarako 8.235.000 euro onartu ditu gaurko bileran. Honen bitartez, ikus-entzunezkoen ekoizpena laguntzeko, Kultura Sailak hornitutako bi finantziazio ildo bideratu dira, hots, interes gabeko maileguak eta interes txikiko maileguak. Ikus-entzunezkoei zuzendutako finantziazio hau Euskadin enpresa pribatuek ekoiztutako ikus-entzunezkoa finantzatzeari bideratuko da, horretarako Kultura Sailak jarriko duen diruaren bitartez.

Finantzabide hau ekoizpenak bultzatzera zuzentzen da eta honen xedea ekoizpena, alorraren lehiakortasuna eta enplegua sustatzea da. Sustapenerako ildo honetara euskal ekoizpen-etxeek sormeneko ikus-entzunezko ekoizpenak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bi finantziazio ildo dira indarrean. Alde batetik interes gabeko maileguak, hau da, printzipala itzuli beharko da baina inongo korriturik ordaindu gabe; ildo hau film luzeak, film laburrak, tv-moviak, pilotoak, dokumentalak eta animazioko filmak laguntzera zuzenduko da.

Bestalde, interes txikiko maileguak ezarri dira eta hauek korritua ordainduko dute. Kontratuak bideratzeko balioko duen ildo honetara lehen atalean dauden ekoizpenak eta telebistarako sortak hel daitezke.

"Ikus-entzunezkoaren iburu zuria"-tik eratorrita, 2004. urtetik aurrera Kultura Sailak bultzatu eta urtero hornitzen dituen eta Ogasun Sailaren lankidetzarekin bideratu eta finantza elkarteak emango dituen mailegu hauek bi zatitan banatuko dira, %60a interes gabeko maileguetara luzatuko da eta beste %40a interes gutxiko maileguetara alegia. Finantziazio ildo hau beste laguntza eta bestelako finantza bideekin bateragarria da.