EUSKADI.-"Ikusi eta Ikasi" umeentzako euskarazko ikuskizunen programa bihar hasiko da Bilbon, Udalak eta Topaguneak antolatuta

Actualizado: lunes, 18 enero 2010 13:43

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bihar hasiko da Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duten "Ikusi eta Ikasi" umeentzako euskara hutsezko ekitaldien programa. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira, antolatzaileek adierazi dutenez.

"Ikusi eta Ikasi" kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko haurren artean euren aisialdian euskararen erabilera sustatzea da. Halaber, programak haurren artean bidezko heziketa, parte-hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.

Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte arteko umeei egokitutako 30 ikuskizun baino gehiago antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak eta abar).

Emanaldiak Begoñako eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, martxoaren 13ra arte. Bestalde, bi gune berri dira aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.