EUSKADI.-Ile-apaindegi batean lapurtzen saiatu den 19 urteko mutil bat atxilotu dute Donostian

Actualizado: miércoles, 8 julio 2009 15:50

DONOSTIA, 8 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 19 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean Donostian, Intxaurrondo auzoko ile-apaindegi batean lapurtzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jaakinarazi duenez.

Gertakariak atzoko 3:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela jazo ziren, Ertzaintzak jakin zuenean gizon batek Donostiako Intxaurrondo auzoko ile-apaindegi bateko erakusleihoa hautsi zuela, estolda tapa bat jaurtita.

Bertaratu zirenean, agenteak gizon bat zegoela ohartu ziren eta, polizia ikusterakoan, susmagarria oinez ihes egiten hasi zen, agenteen aginduei uko eginez. Segika ibili ostean, ertzainek ustezko lapurra atzeman eta atxilotu zuten, indarrez egindako lapurretaren delitu bat egotzita. Atxiloketaren unean, gizonezkoak aurka egin zien bortizki ertzainei.

Gaztea Donostiako ertzainetxera eraman zuten eta, bere identitatea ezagutu ostean, atxilotzeko eta Bergarako Epaitegiaren aurrean agertzeko epailearen agindu bat bete gabe zuela egiaztatu ahal izan zuten.