EUSKADI.-India.- Gutxienez 65 hildako eta 30 zauritu izan dira Uttar Pradesh estatuko tenplu hindu batean izandako ihesaldian

Actualizado: jueves, 4 marzo 2010 12:55

NEW DELHI, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gutxienez 65 pertsona hil dira eta beste 30 zaurituta daude Uttar Pradesh estatu indiarreko (iparraldea) Pratapgarh barrutian dagoen Ram Janki tenplu hinduan gertatu den ihesaldi baten ondorioz, IANS tokiko berrri-agentziak jakinarazi duenez.

Poliziaren zuzendari nagusiaren albokoa den Brij Lal-en arabera, 60 gorpu atera dituzte dagoeneko, baina biktima gehiago izan daitezke, zauritu asko egoera kritikoan daudelako. Ram Janki tenplua Kunda herrian dago, Uttar Pradesh estatuko hiriburua den Lucknowtik 180 bat kilometrora.

Tenpluko ate nagusia erori ondoren gertatu da ihesaldia, eta 30 lagun baino gehiago hondakinen artean harrapatuta daudela uste da. Aipatu iturriaren arabera, harrapatuta dauden pertsona gehienak emakumeak eta haurrak izan daitezke.

Ihesaldia gertatu den momentuan lagun ugari zegoen tenpluan, Kripaluji Maharajaren emazteak antolaturiko 'bhandara' delakora (bazkaria) joateko. PTI berri-agentziaren arabera, 10.000 pertsona zeuden tenpluan jakiak hartzeko.