EUSKADI.-Industri prezioak %0,8 jaitsi ziren joan den urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan

Actualizado: martes, 24 febrero 2009 11:15

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industri prezioak %0,8 jaitsi ziren joan den urtarrilean, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken 12 hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1 murriztu zen.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2009ko urtarrilean, Ez-metalezko industria (%2), Beste manufakturak (%1,7), Metalezko eta ez-metalezko meak (%1,6) eta Garraio materiala (%1,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean, besteak beste.

Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-5), Industria kimikoa (%-1,6), Papera, edizioa eta arte grafikoak (%-1,4) eta Metalgintza eta metalezko gaiak (%-1,4).

Urte arteko aldian (2009ko urtarrila, 2008koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zizkien: Metalezko eta ez-metalezko meak (%9,1), Industria kimikoa (%4,4), Elikaduraren industria (%3,2) eta Makineria (%2,7).

Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten Petrolioa fintzea (%-27,7), Ehungintza eta jantzigintza (%-2,3), Larruaren eta oinetakoen industria (%-1,9) eta Papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,3) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %3 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunenak %-1,1; Ekipo-ondasunenak %0,7 igo ziren eta Kontsumo-ondasunenak %0,6. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,8 igo ziren eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan ez zen aldaketarik izan (%0,0).

Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %13,8 murriztu ziren, baina Ekipo-Ondasunenak (%2,6), Bitarteko Ondasunenak (%1,2) eta Kontsumo-Ondasunenak (%2,8) igo egin ziren. Azken hauen artean, %3 igo ziren Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,3 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.