EUSKADI.-Industrialde bateko baratze batzuetan oiloak lapurtzen saiatu den gizon bat atxilotu dute Trapagaranen (Bizkaia)

Actualizado: martes, 2 marzo 2010 11:40

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Trapagaranen (Bizkaia) lapurreta delitu bat egotzita. Aurrera industrialdeko baratze batzuetan oiloak osten saiatu omen zen atxilotua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo arratsaldeko 15:00ak jotzeko minutu batzuk falta zirenean izan ziren. Ordu horretan herritar batek Ertzaintzari deitu zion pertsona batzuk ikusi baitzituen Trapagarango Aurrera industrialdearen inguruan ibilgailu bat utzi ondoren soroetako hesiak eskalatzen.

Patruila bi bertaratuta, aipatutako ibilgailuak -Opel Astra- ateak irekita zituela aurkitu zuten, eta hiru pertsona inguruko hesiaren gainetik jauzi egiten ikusi zituzten. Agenteek ustezko lapurretako bat atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten. Dirudienez, 15 egun lehenago ere lapurreta izan zen bertan; lapurrek oilarrak eta oiloak ostu zituzten orduan.

Ertzaintzak ikerketa hasi du atxilotu horrek aurretik izandako gertakariekin zerikusirik duen argitzeko eta beste inplikatuak identifikatzeko. Atxilotua, lapurretagatik aurrekariak dituen 38 urteko gizonezkoa, epailearen aurrera eramango dute datozen orduotan.