EUSKADI.-Innobasquek "oso positibotzat" jo du Euskadiko I+G gastuarenbilakaera 2007an

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 12:38

BILBO 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Innobasqueko Zuzendaritzak Euskadiko I+G gastuari buruz joan den astean Eustat Estatistikaren Euskal Institutua argitaratu zuen txostena aztertu du, eta 2007ko emaitzak eta honek erakusten duen goranzko joera "oso albiste bikainak" direla ondorioztatu du, "berrikuntzaren aldeko apustu publiko eta pribatua indartzeko" balio izango duelako.

Innobasquek uste du egiten ari den "aparteko ahaleginak" bere emaitzak ematen hasia dela, posizionamendu eta lehiakortasun-abantaila gisa, eta horrek arlo guztietako mobilizazioari bultzada handia emango diola adierazi du.

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren iritziz, emaitza honek erakundeek aurrera daramaten estrategiaren eragikortasuna bermatzen du, "ez baita ahaztu behar 2007ko I+G gastuaren oinarria dela, hain justu ere, enpresaren ekarpena".

Eustat-ek argitaratutako datuen arabera, 2007. urtean 1.090 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifikoan eta Garapen Teknologikoan (I+G), joan den urtean baino %20 gehiago. Innobasquek inbertsio-gastuek izan duten gorakada azpimarratu du, aurreko ekitaldiarekiko %57ko hazkundearekin. Horrekin guztiarekin, I+G inbertsioa 212 milioi eurokoa izan da, aurreko urteko 135 milioikoa izan zelarik.

Joera hau Innobasquek ezarritako helburuarekin "erabat koherentea" dela nabarmendu du, hots, "2030. urtera arte 85.000 milioi euro inbertitzea Euskadi erreferentea izan dadin Berrikuntzaren esparruan Europan".

Barne Produktu Gordinarekiko (BPG), I+G gastuak %1,65ra arte egin du aurrera, joan den urtean baino 18 ehuneko gehiago, alegia. Europako hainbat eskualdek epe berean izan duten eboluzioari buruzko

datuak oraindik ezagutzeke daudelarik, Euskadik gora egin du I+G posizioetan, 2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak ezarri zituen asmo handiko helburuak betez.

Horrela, BPGrekiko %1,65eko emaitzarekin, urte honetarako aurreikusitakoa erdiesteko lau ehunekotara geratu da, Espainiako batez bestekoa "aise gaindituz", eta Europar Batasuneko 27koen ondoan.

Bere balorazioa egiterakoan, Innonbasque-k joera honen garrantzia nabarmendu du, eta bereziki azpimarratu du "Euskadiko Bigarren Eraldaketa Sozio-Ekonomikoaren oinarri den Berrikuntza kontzeptua

I+G baino askoz gehiago izanik ere, bi alor hauek giltzarri direla aberastasuna eta ongizatea sortzeko".

Honenbestez, datuok etorkizun hurbilean jokatu beharreko apustu handien aurrean "euskal enpresa eta erakundeen sendotasuna" erakusten dutela dio Innobasque-k. Halaber, enpresa-sektoreak emaitza hauetan izan duen "ekarpen nabaria" azpimarratu du, Eustatek emandako datuen arabera, Euskadiko I+G gastuaren %60 finantzatu eta %81,3 burutu baitute euskal enpresek. Arlo honetan nabarmendu du Espainiako batez bestekoari ateratzen zaion aldea, bertan, enpresek I+G gastuaren %55,7 burutu baitute.

Contenido patrocinado