EUSKADI.-Irakasgaiak beste hizkuntza batean irakasteari eta aldi berean hizkuntzak ikasteari buruzko hitzaldiak egingo ditu EHUk

Actualizado: miércoles, 11 marzo 2009 13:44

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Esperientzi Geletan egingo da bihar, 18:00etan hasita, "Una mirada a las lenguas: reflexion sobre su adquisicion" hitzaldi zikloaren hirugarren jardunaldia. Zikloak beste hizkuntzak bereganatzeari buruzko zalantzak argitu nahi ditu.

Horrela, EHUko iturrien arabera, eguneko bi hitzaldietako lehena irakasgaiak beste hizkuntza batean irakasteari buruz izango da, eta bigarrenak aldi berean hizkuntza batzuk ikastea izango du gaia. Hizlariak EHUko irakasle eta 'Research in English Applied Linguistics' (REAL) ikerketa-taldeko kideak dira.