EUSKADI.-Iran.- Gutxienez zortzi hildako izan dira Teheranetik ekialdera dauden eski-pista batzuetan izandako elur-jausian

Actualizado: viernes, 5 febrero 2010 17:30

TEHERAN, 5 Feb. (Reuters/EP) -

Gutxienez zortzi pertsona hil dira gaur Teheranetik ekialdera dauden Shemshak-Dizineko eski-pista batzuetan gertaturiko elur-jausi baten ondorioz.

"Orain arte zortzi hildako izan direla baieztatu da, eta beste mendizale baten bila ari dira", adierazi du Mahmud Shoaie Irango Mendizaleen Federazioko presidenteak, IRNA berri-agentzia ofizialak zabalduriko informazioan.

Shoaiek gaineratu du hildakoak 30 pertsonako talde bateko kideak zirela eta elur-ekaitz batek harrapatu dituela. Bizirik irten direnak arreta medikoa ari dira jasotzen.