EUSKADI.-Irungo (Gipuzkoa) Ikust-Alaia liburutegiak "Munduko Egunkariak" eskainiko ditu

Actualizado: lunes, 2 marzo 2009 13:28

DONOSTIA, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Fernando San Martin Irungo Udaleko (Gipuzkoa) Kultura zinegotziak urtarriletik Ikust-Alaia liburutegian eskaintzen den "Munduko Egunkariak" zerbitzua aurkeztu du gaur. Proiketu honi esker, irakurlea 30 hizkuntza desberdinetan idatzitako munduko 60 herrialde baino gehiagotako 200 egunkari baino gehigotara iritsi daiteke.

Zerbitzu honekin herritarren "interes berri eta gehiagori" erantzun ahal zaiela azpimarratu du San Martinek, eta lotura bide ere izan daitekeela gaineratu, "beste herrialde eta kontinente batzuetan jaio diren herritarrek beren jaoiterriekin zuzeneko harremana izaten segi dezaten".

"Ez gara ari atzerritik gure hirietara lanera datozen immigranteez soilik -esan du San Martinek. Aitzitik, elkartrukean gure tartera ikastera denboraldi baterako datozen ikasleez ere ari gara. Baina balio lezake hemen bertan bizi eta beren interesak zabaldu nahi dituztenentzat ere, edo, besterik gabe, beste hizkuntza batzuk praktikatu edota ikasi nahi dituztenentzako"

Gaur egun, munduko egunkaririk gehienek dute bertsio elektronikoa interneten, baina gehienetan ez da doakoa izaten interneten sartzea, eta ia inoiz ez dituzte izaten paperezko bertsioek dituen eduki berberak. "Munduko Egunkariak" zerbitzua, berriz, paperean inprimatutako jatorrizko formatuaren kopia ia berbera da eta gainera, terminalean kontsultatzea baino kontsultatzeko modu errazagoa eskaintzen du.

Gainera, ekimen honekin egunkariak jendearen eskura egon daitezke beren herrialdeetan argitaratzen diren egun berean eta goizeko lehen ordutik. "Puntualitate konpromiso hau zaila zen jadanik Europako herrialde nagusietatako egunkarientzako, izan ere ez baitziren liburutegira eguerdia baino lehenago ailegatzen. Eta zer esan iparramerikako egunkariez, kasurik onenetan egun bateko atzerapenez ailegatzen ziren-eta. Baina Munduko Egunkariei esker egunean berean izan ditzakegu Asiako eta Latinoamerikako egunkariak, bestela ametsetan ere jasoko ez genituzkeenak", azaldu du Kultura arduradunak.