EUSKADI.-Isunak internet bidez ordaintzeko sistema berria prestatu du Getxoko Udalak

Actualizado: miércoles, 27 mayo 2009 16:21

BILBO, 27 May. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) trafikoko isunak internet bidez ordaintzeko era berria prestatu du herritarrentzat, www.getxo.net webgunearen bitartez zergadunei zergak ordaintzea ahalbidetzen dien sistemarekin bat eginez.

On-line ordaintzeko modu hau, Udaleko Informazio Sistemen Arloko ardura duen zinegotzi Kepa Miñambresek gogoratu duenez, "egunero 24 orduz erabili ahal da, eta, hortaz, herritarrei beharrezkoak ez diren joan-etorriak zein jende ilaretan une batzuetan egon beharra saihesten die".

Ordaintzeko modu telematiko hau erabiltzeko, "Euskadiko Administrazioen Ordainketa Pasabidea" -Eusko Jaurlaritzak eratutako sistemara atxikitutako banketxe eta aurrezki kutxetako edozein ordaintze-txartela- eta isunaren jakinarazpen orria edo Udalak bidalitako zergaren ordainagiria edukitzea baino ez da behar.