EUSKADI.-Itsasmendikoi Deriok balneoterapiari buruzko ikastaroa eskainiko du ekainaren 25etik uztailaren 30era

Actualizado: lunes, 15 junio 2009 19:43

BILBO, 15 Jun. (EUROPA PRESS) -

Itsasmendikoi (IMK) Derion (Bizkaia) duen zentroak balneoterapiari buruzko ikastaro bat eskainiko du Areatzan, garrantzia hartzen ari den eta gero eta profesional espezializatu gehiago behar dituen bainuetxe eta SPA zentroen sektore honi erantzuteko helburuarekin.

Kurtsoa kiromasajistei eta estetikalariei zuzendua dago eta ekainaren 25etik uztailaren 30a bitartean izango da. Guztira, 160 eskola ordu bete beharko dituzte ikasleek, Itsasmendiko elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez.

Ikastaro teoriko-praktikoa da eta bere helburua ikasleek masajeak emateko gai izan daitezen behar dituzten ezagutzak eskuratzea da, gero fisioterapia, estetika eta SPA zentroetan lan egin ahal izateko. Gainera, muskuluak erlaxatzeko teknikak irakatsiko zaizkie, hala nola, eskuz ematen diren masajeak, luzatzeak edo bendak, eta edertasunezko tratamenduak eta beste batzuk ere bai.