EUSKADI.-Jaurlaritzak, Fiskaltzak, EAEko Botere Judizialak eta Notarioen Elkargoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Actualizado: jueves, 25 junio 2009 17:59

BILBO, 25 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaularitzak, Fiskaltzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Botere Judizialak eta Euskal Herriko Notario Elkargoak lankidetzan aritzeko akordio bat sinatu zuten atzo.

Izan ere, Notarioen Elkargoko egoitzan Eusko Jaurlaritzaren, Botere Judizialaren, Fiskaltzaren eta Notarioen Elkargoaren arteko bilera izan zen, herri administrazioaren arteko komunikazio telematikoak sustatzeko asmoz.

Topaketa horren bidez, notariotza batetik erakunde judizialarekin eta fiskaltzarekin komunikazio telematikoak garatu nahi dituzte, 1/2009 martxoaren 25 legea betetzeko. Horrez gain, notario, epaile, fiskal eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak sustatu nahi dituzte.

Beste alde batetik, administrazioen arteko komunikazio telematikoen garapena eta Eusko Jaurlaritzako sail guztietan notario dokumentu guztien aurkezpena ere egin ziren atzo, bai eta Notariotza eta Erregistro Zibilaren arteko komunikazioak ere.