EUSKADI.-Jazz, funk eta flamenko soinuak nahasten dituen Martin Leiton Band taldea ariko da bihar Bilbao Distrito Jazz programan

Actualizado: jueves, 16 abril 2009 14:14

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Distrito Jazz programaren seigarren kontzertua izango da bihar Martin Leiton Band taldearekin, Begoñako udaltegian, 20:00etan hasita. Doakoa da sarrera eta gonbidapenak udaltegian bertan jaso ahal izango dira kontzertua baino bi ordu lehenago. Gehienez pertsona bakoitzeko lau eskuratu ahal izango dira, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Martin Leiton kontrabaxu-jotzailea buru duen bandak bere azken lana aurkeztuko du, "Medium" izenburukoa, non jazz ortodoxo eta bere aldaera guztiekin, funk eta flamenkoa bezalako generoak nahasten diren konposizio ezberdinak sortuz eta inprobisazioa osagai nagusi izanik. Leitonekin batera, Kike Perdomo (saxoa), Moises Sanchez (teklatua) eta Borja Barrueta (bateria) izango dira taula gainean.

Bilbao Distrito Jazz programaren hamargarren edizioan, martxoan eta apirilean zehar, estilo ezberdinetako nazioarteko hainbat talde izango dira bertoko 'jazzman'-ak tartekatuz. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bilbao Distrito Jazz ekimenak, hainbat helburu ditu, hala nola hiriko auzoetan musika-genero gutxituak zabaltzea, horrela entzule berriak erakartzen lagunduz; Bilbaina Jazz Club elkartearen lana laguntzea; bertoko musikariei zuzenean jotzeko aukera ematea; edota auzoetako kultur programazioaren kalitatea handitzea.