EUSKADI.-Joao Gilbertok ez du Donostiako 44. Jazzaldian joko, medikuaren aginduz

Actualizado: viernes, 3 julio 2009 17:05

DONOSTIA, 3 Jul. (EUROPA PRESS) -

Joao Gilberto artista brasildarrak bertan behera utzi ditu uztailerako antolatuta zituen kontzertu guztiak, medikuaren aginduz, eta hori dela eta, ez da Donostiako 44. Heineken Jazzaldian izango, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

Donostiako Jazzaldiako iturriek prentsa ohar batean gogoratu dute Gilbertok uztailaren 24an jo behar zuela Donostian. Hala ere, azkenean ez da horrela izango, artista brasildarraren ordezkariek aurkezturiko medikuaren oharrarren arabera, ebakuntza egingo diotelako hernia batean uztail erdialdean.

Horregatik, medikuek uztailean zehar atseden hartzeko eta bidaiarik ez egiteko gomendatu diote. Donostiako Jazzaldiko antolatzaileek aipatu dute medikuaren oharra Sa Kalumek sinatu duela, Taubateko Vale do Paraibako Eskualdeko Ospitaleko zirujau nagusiak, alegia, eta uztailaren 1eko data duela.

Sarreren ordainketa erosi ziren bide beretik egingo da. Horrela, txartel-leihatiletan erosi baziren, ordainketa leihatiletan bertan egingo da; Kutxa bidetik erosi baziren (TeleKutxa, ServiKutxa eta www.kutxa.net), TeleKutxako 943 00 12 00 telefonora deitu behar da.