EUSKADI.-Jojo Bordegarairen kontzertua izango da maiatzaren 8an Donostiako Lugaritz Kultur Etxean

Actualizado: miércoles, 29 abril 2009 16:03

DONOSTIA, 29 Abr. (EUROPA PRESS) -

Jojo Bordagaraik emanaldia eskainiko du datorren maiatzaren 8an Donostiako Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan, 21:00etan hasita. Bordagarai Iparraldeko kantagintzaren eredu garrantzitsua da eta 1973an musikari ekin zionetik, kantuaren ikuspegi garaikidea landu du, tradizioa eta identitateak gaurko ikusmira batez aurkeztuz, Donostia Kulturako arduradunek adierazi dutenez.

Kontzertuan "Bahaki" diskoa aurkeztuko du Bordegaraik, bere ibilbideko bosgarrena, alegia. Bertan, hainbat mundutako eta jatorritako zaporeak nahastuz, "izaera berezko bat" lortzen du, "bizitza bezalakoa, une lasaiak eta malenkoniatsuak memento biziekin orekatuz". Bandoneoia, tres, pianoa, akordeioa eta gitarraren doinuek lagunduta, musika zingaroa, transhumante eta koloretsua eskainiko du Bordagaraik.

Kontzerturako sarrerak 6 eurotan daude salgai Lugaritz Kultur Etxeko, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxa, Servikutxa eta www.kutxa.net webgunea).