EUSKADI.-Jorge Pardok bere flamenko jazza eramango du apirilaren 21ean Bilboko Arriaga Antzokiko Gelatxora

Actualizado: jueves, 16 abril 2009 13:42

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Jorge Pardo flamenko-jazz soinuaren ordezkari nagusienak kontzertu bat eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokiko Gelatxoan apirilaren 21ean, 20:00etatik aurrera, "365 Jazz Bilbao" programaren zazpigarren saioan, antzoki bilbotarreko arduradunek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Pardoren zeharkako txirularen eta saxofoiaren teklek jazzarekin bat egindako flamenkoaren funtsa gordetzen dute. Espainian jazza egiten duten artisten artean nazioartean sona gehien duena da, baita ibilbide luzeena daukana ere.

Paco de Lucia, Tete Montoliu edota Agustin Carbonell bezalako musikari handien aparteko kolaboratzailea izan da Jorge Pardo, eta jazz sakonenaren eta flamenkoaren arteko mestizaje berri bat sortzea lortu du bere musikarekin. Horrela frogatzen du bere diskografia zabal eta aberatsean islatzen den estiloak.

Bere eragin flamenkoek lehentasuna dute jazz ukituen aurrean, eta zenbaitetan gogoko dituen beste musika batzuetara, hala nola Brasilgo musikara edota Magrebeko musikara egindako hurbilketak nabari daitezke. Jorge Pardo flamenko jazz delakoaren nazioarteko eredua da, hau da, jazzaren planteamenduak flamenkoak berezko dituen baliabideekin nahasten dituen estiloarena.