EUSKADI.-José Mercé-k "Ruido" bere disko berriko kantuak aurkeztuko ditu gaur Bilboko Arriaga Antzokian

Actualizado: jueves, 7 enero 2010 12:12

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

José Mercé flamenko kantariak inauguratuko du gaur Bilboko Arriaga Antzokiko urte berriko musika-programazioa, arratsaldeko 20:00etan zuzenean aurkeztuko baitu "Ruido" bere azken diskoa. Kontzertuan, Manuel Moreno 'Moraíto' tokaorra, Dani de Morón gitarrarista, El Güito perkusio-jotzailea eta Rafa, El Negro eta Marce koru eta txaloetan izango dira Mercé-rekin batera.

Antzoki bilbotarretik adierazi dutenez, Isidro Muñozek eta José Mercé- berriro egin dute lan elkarrekin "Ruido" diskoan. Aurretik, "Confí de fuá" lan arrakastatsua egin zuten batera 2004an.

Diskoa laster izango da salgai. Irailean merkatura iritsiko zela uste zuten eta horrela iragarri zen, baina azkenean, guztia atzeratu zen Moraito gitarristaren gaixotasuna medio. Orain, Moraito Mercé-rekin batera izango da Arriaga Antzokiko kontzertuan.

Ezusteen artean, espero da Mercé-k, beste batzuetan egin duen moduan, Manu Chaoren "Clandestino" edo Luis Eduardo Auteren "Al alba" bezalako abestiak sartuko dituela disko berrian.