EUSKADI.-Juantxo Skalarik The Kluba bere egitasmo musikal berria aurkeztuko du datorren astean Bilbon

Actualizado: viernes, 17 abril 2009 13:07

BILBO, 17 Abr. (EUROPA PRESS) -

The Kluba taldearen lehenengo diskoaren aurkezpena izango da apirilaren 24an Bilboko Elkar aretoan, 12:00etan. The Kluba Juantxo Skalariren egitasmo musikal berria da, Skalariak-ekin munduan zehar 600 kontzertu jo, hamar urteko ibilbidea egin eta sei disko argitaratu ondoren.

Oihuka diskoetxeko arduradunek prentsa ohar baten bidez adierazi dutenez, The Klubak Skalariak dakar gogora, baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa, musika bandaren bestelako izaera eta ikuskizunari eta originaltasunari garrantzia emango dion zuzenekoa taularatzea.

Eragin musikal ugari baditu ere, hiru talderenak nabarmen daitezke: The Clash, Stray Cats eta The Pogues. Horri guztiari Juantxo Skalari Klubak (JSK) hastapenetik berezkoa duen Jamaikako kutsu melodikoa erantsi behar zaio. Lirikari dagokionez, poesia nagusitzen da, baina egunerokotasuna eta kaleko ukitua darie kantuen hitzei.

Pardal Roquer (kontrabaxua) eta Lleidako Combo Roquerrek laguntzen diote JSKri taldean. J. Butxaca bateria-jotzailearekin eta Marques gitarra-jotzailearekin osatzen da banda.