EUSKADI.-Kale antzerkia, zirkua, musika eta dantza izango dira Bilboko 4. barrutian "Udako kultur jantziak" programarekin

Actualizado: jueves, 4 junio 2009 14:04

BILBO, 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bosgarren urtez, Bilboko 4. barrutiko plaza eta parkeak "Udako Kultur Jantziak" ekimenaren eszenatoki bihurtuko dira ekainean zehar. Ekimena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Santutxu, Begoña eta Boluetan kaleko ekimen kulturalak sustatze asmoz antolatzen du, eta, besteak beste, kale antzerkia, musika, zirkua edota dantza ikuskizunak eskainiko ditu.

Antolatzaileek azaldu dutenez, egitaraua duela gutxikoa izan arren, 2005ean hasi baitzen, "harrera ezin hobea izan du" eta bere azken edizioan 3.200dik gora lagunek parte hartu zuen. Hurbiltasuna eta publikoaren parte-hartzea nagusitzen diren kaleko ekintzak dira, euskaraz zein gaztelaniazko emanaldiekin, adin guztiei zuzendurik.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen kalitatea azpimarratu dute Bilboko Udaletik, Teatro Salitre, Trapu Zaharra, De bote en bote, En la Lona edota Ganso & Cia taldeak baitaude partaideen artean.