EUSKADI.-Kalejira, meza eta erromeria izango dira Sopelan (Bizkaia) Ander Deuna eguna ospatzeko, azaroaren 30ean

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2008 11:48

BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Sopelako Udalak (Bizkaia) zeinbait ekitaldi antolatu ditu azaroaren 30ean Ander Deuna eguna ospatzeko, kalejira, meza eta erromeria tartean.

Horrela, 11:00etan kalejira egingo da Barinatxe txistu taldearekin, udaletxetik Ander Deuna baselizara. Eguerdian, 12:00etan, meza izango da baselizan, eta ondoren, ohorezko aurreskua eskaini ostean, hamaiketakoa eta erromeria egongo dira.

Autobus zerbitzua egongo da Udaletxeko Plazatik baselizara joateko 11:15etik aurrera. Jarduera amaitu ostean plazara itzultzeko autobusak 13:00etatik aurrera irtengo dira, 30 minuturo.

Contenido patrocinado