EUSKADI.-Kanpingags taldeak "Ni naiz Hector, ni bakarrik" antzezlana traularatuko du asteburuan Donostiako Lugaritzen

Actualizado: jueves, 23 abril 2009 15:15

DONOSTIA, 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

Kanpingags konpainiak "Ni naiz Hector, ni bakarrik" muntaia taularatuko du asteburu honetan Donostiako Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan. Biharko emanaldia 20:30etan izango da, eta larunbatean eta igandean, berriz, 20:00etan, Donostia Kulturak gaur jakinarazi duenez.

Komedia honetako protagonista Hector da, 30 urte aspaldi beteak dituen kontulari ezkongabea. Hectorrek arazo larri bat du: orain urte batzuk ahotsak entzuten hasi zen bere baitan, gero ahotsok gorpuzten joan ziren eta egun hezur-haragizko bi 'ni' ikusten ditu bere aldamenean.

Arazoari aurre egiteko, Hectorrek psikologoarengana joatea erabaki du. Hala ere, ez du edozein psikologo aukeratu: Esti, gaztaroan ezagututako neska bat. Hector zeharo maiteminduta egon zen harekin garai hartan.

Emanaldi bakoitzerako sarrerak 10 eurotan daude salgai Lugaritz Kultur Etxeko, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).