EUSKADI.-Kantautoreen Gaua izango da bihar Zallako (Bizkaia) Pub Elite tabernan, Josu Bergara eta Iratxe Mugire bakarlariekin

Actualizado: jueves, 4 febrero 2010 13:02

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Kantautoreen Gaua antolatu dute bihar Zallako (Bizkaia) Pub Elite tabernan eta Josu Bergara eta Iratxe Mugire bakarlariek kontzertua eskainiko dute gaueko 21:30etatik aurrera, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

Saioa hasteko, Josu Bergarak musikariak, Jon Landeta gitarristarekin batera, "Nora zoaz" diskoaren kantuak aurkeztuko ditu formatu akustikoan. Pop-rock, jazz eta bossa ukituekin landutako abestiak interpretatuko ditu. "Nora zoaz" bere bigarren diskoan, Bergarak 15 musikariren parte-hartzea izan du, eta Niñoliquido Films ekoiztetxearen eskutik bideoklipa ere grabatu da.

Ondoren, Iratxe Mugire kantautoreak "Innis Fodhla" bere lehenengo diskoaren kantuak gogoratu eta konposizio berriak aurkeztuko ditu. Barakaldoko bakarlariak Euskal Herritik kanpo hainbat lekutan eman ditu kontzertuak, Dublin, Bartzelona, Oviedo eta Vigon, besteak

beste. Zallako kontzertuan Bilboko Priscilla taldeko lau musikarien laguntza jasoko du.