EUSKADI.-Ken Zazpi taldeak "Argiak" diskoko bira amaituko du bihar Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko kontzertuarekin

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 2 enero 2009 13:16

DONOSTIA 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ken Zazpi pop-rock talde bizkaitarrak bihar bukatuko du, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian emango duen kontzertuarekin, "Argiak" bere azken diskoko bira. Emanaldi honetan, Busturialdeko taldeak "Argiak" laneko abestiak joko ditu zuzenean, 60tik gora aretora eraman dituen birari amaiera emanez.

Taldeak Los Angelesen (AEB) bizi den Rafa Sardina ospe handiko ekoizle bermeotarrarekin grabatu zuen "Argiak" bere ibilbideko laugarren disko, eta lortutako "soinu paregabea" hainbatetan nabarmendu dute kritikariek.

Eñaut Elorrieta taldeko abeslariaren esanetan, "Argiak" diskoarekin "argia, itxaropena eta indarra" trasmititu nahi izan ditoe jendeari soinuaren bidez.

"Hasieratik babesa agertu digu jendeak eta gure esker ona adierazteko jaia egingo dugu bihar. Gainera, ez dugu inoiz Victoria Eugenian jo eta berebiziko antzokia da birari bukaera emateko", nabarmendu du.

Kontzertua 20:30etan hasiko da eta sarreraren prezioa 12 eurokoa da. Sarrerak salgai daude Victoria Eugenian bertan, Antzoki Zaharrean, Telekutxan (943 00 12 00), www.kutxa.net webgunean eta Servikutxan.

Contenido patrocinado