EUSKADI.-Kilometroak 2010ek jarri du martxan bere webgunea eta interneteko sare sozialetan ere egongo da

Actualizado: jueves, 28 enero 2010 19:42

DONOSTIA, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Pasaia-Lezoko ikastolak, Kilometroak 2010 (KMK10) Gipuzkoako Ikastolen aldeko Jaialdiko antolatzaileak, aurtengo edizioko webgunea (www.kilometroak.net) jarri du martxan eta gainera, Twiter, Tuenti eta Facebook interneteko sare sozialetan ere egongo dela iragarri du.

Pasaian eskainitako prentsaurrekoan, Agustin Migeltorena Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak eta Edurne Urkilla eta Iker Vidal KMK10eko Komunikazio Batzordeko kideek aurtengo ekitaldiaren azken berritasunak azaldu dituzte.

Horrela, Urkilak adierazi duenez, webguneaz gain, KMK10 Twiter, Tuenti eta Facebook bezalako sare sozialetan egongo da aurten. Modu horretan, interesatuek "egunean egunean" ezagutu ahal izango dituzte jaialdiaren azken berriak.

Urkilak esan du "ezinbestekotzat" jo dutela teknologia berriak "bere osotasunean" ulertzea aurtengo edizioaren antolaketarako. Horregatik, interneti eta sare sozialei ahalik eta probetxurik handiena ateratzen saiatuko dira. Webguneari dagokionez, Kilometroak 2010ek ematen duen informazio "interesgarrienera" heltzea bilatzen duela.

Bestalde, Vidalek azpimarratu du Pasaia-Lezoko ikastolak antolatuko duen Kilometroak jaialdiak 1.000 lagun dituela jada Tuentin eta 300dik gora Facebook-en. Datozen egunetan zenbateko horiek "nabarmen" igotzea espero du.

Bere esanetan, KMK10eko webgunea jaialdiak sare sozialetan dituen espazioetara Boxton maskotaren profilaren bitartez sartzeko aukera erraztuko da.