EUSKADI.-Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix izango dira gaur arratsaldean Bilboko "Eztabaida literaturarekin" programan

Actualizado: martes, 17 febrero 2009 11:07

Bernardo Atxagak eta Joxemari Iturraldek irakurle bezala dituzten esperientziak kontatuko dituzte egitasmoaren martxoko saioan


BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Jendaurreko hitzaldi batez literaturgileengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren "Eztabaidak literaturarekin" egitasmoak bigarren topaketa izango du gaur arratsaldean Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix idazleekin. Topaketa Felix Linares kazetariak zuzenduko du eta 19:00etan hasiko da Bidebarrieta liburutegiko ekitaldien aretoan. Sarrera doakoa izango da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Uribek eta Molina Foixek fikzioak literaturan dituen mugei buruz hitz egingo dute eta oroitzapenen eta historiaren tratamenduari buruzko bakoitzaren ikuspegia eta idazterako unean eta idazle moduan, egiazko egitateei errespetua erakutsiz, nola moldatzen diren memoriaren objetibitarearen aurrean (edo objetibitate faltaren aurrean) azalduko dute. Azkenik, fikzioaren eta fantasiaren arteko ezberdintasunei buruz ere arituko dira, eta nolatan istorioek irakurlearen memoria eraldatu dezaketen eta ondorioz, errealitatea bera ere aldatzen amaituz.

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) euskarazko idazlerik errekonozituena da kritika eta irakurlegoaren aldetik 2001ean bere lehen eleberria argitaratu zuenetik: "Bitartean heldu eskutik". Gaztea izan arren, literatura genero ezberdinetan nabarmendu da, besteak beste, eleberrietan, saioetan, olerkietan edo komikietan, eta gainera Piztiak, Sagarroi edo Mikel Urdangarin bezalako talde eta musikariekin kolaboratu du.

Umeen eta gazteen artean ere ezaguna bihurtu da bere eleberri laburrengatik, zeinetan Garmendia izeneko pertsonaia protagonista euskal artzai bat Amerikako mendebaldeko pistolero bezala aritzen den.

Bestalde, Vicente Molina Foix (Elx, 1946) idazlea eta kazetaria da. Londresen Artearen Historia ikasi zuen eta Oxforden Espainiar Literaturako irakasle izan zen. Bere argiltalpenean artean daude "Museo Provincial de los horrores", "Busto", "La comunion de los atletas", "Los padres viudos", "La quincena sovietica" eta "El abrecartas". Olerkia ere landu du, autore bezala eta baita beste autoreen olerkien bildumak egiten ere. 2001ean, "Sagitario" filmarekin zineman estreinatu zen zuzendari bezala.

ATXAGA ETA ITURRALDE

"Eztabaidak literaturarekin" programaren bigarren edizioak Toti Martinez de Lezea eta Jose Luis de Corral bildu zituen joan den hilean eleberri historikoari buruzko topaketa batean, eta martxorako, Bernardo Atxagak eta Joxemari Iturraldek irakurle bezala bizitzen dituzte esperientziei buruzkoa dago antolaturik, euskaraz.

"Eztabaidak Literaturarekin" egitasmoa 2008ko otsailean abiatu zen Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta harez geroztik, honako idazle-bikoteak izan ditu hizlari: Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano; Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike; Alfonso Sastre eta Carlos Gil; Belen Gopegui eta Iban Zaldua; Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika; Juan Manuel de Prada eta Aitzpea Goenaga; Juan Bas eta Juan Madrid; Fernando Aramburu eta Pedro Ugarte; eta Luis Sepulveda eta Unai Elorriaga. Topaketa hauek harrera ezin hobea lortu zuen 2008an jendeari dagokionez, guztira 1.300 lagun inguru erakarriz.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen hau idazleei hurbiltzeko "era berri eta berritzailea da", aldez aurretik aukeratutako aztergai bati buruz hitz egiteko gonbitea luzatzen diena. Idazle bakoitzaren azken lana aurkeztu beharrean, horixe izaten baita jendeak idazleekin harremanetan sartzeko duen aukera gutxietako bat, irakurleen interesekoak izan daitezkeen gaiak eztabaidatzea proposatzen die. Programaren helburua, lehen mailako idazleekiko elkargunea sortzea izan da, idazteko ofizioarekin zerikusia duten gaiak elkarrizketaren bidez aztertuz.