EUSKADI.-Kolonbia.- 24.000 hektarea erre dira herrialde osoan izandako 16 sutetan

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 8 febrero 2010 14:47

BOGOTA 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Dagoeneko 24.000 lur-hektarea erre dira Kolonbian aktibo mantentzen diren 16 sutetan, zehazki, 23 departamendutako 313 udalerritan. Hala ere, agintari konlonbiarrak Arauca, Cundinamarca, Santander eta Boyaca departamendutan daude suteak itzaltzen saiatzen ari dira batez ere.

Boyaca departamenduko Chiquiza udalerriko sutea ezin izan dute kontrolatu atzoko azken orduan eskualde astitzen hasi den haize indartsuaren ondorioz, eta alerta gorriak jarraitzen du.

Agintariek bi helikoptero eta 500 langile jarri dituzte Boyacako sutea itzaltzen saiatzeko, dagoeneko 1.200 bat lur-hektarea kiskali baititu, haietako 800 hektarea Iguaque parke naturalean.

Gainera, Kolonbiako agintariek jakinarazi dute 14 lagun atxilotu dituzte Boyaca departamenduan, suarekin jolasten ari ziren 14 adingabe haien artean, Radio Caracol irratiak adierazi duenez.

Contenido patrocinado