EUSKADI.-Kolonbiako Santa Lucia haurren orkestra Gasteizen ariko da ostegun honetan

Actualizado: lunes, 29 junio 2009 14:10

GASTEIZ, 29 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ibague herri kolonbiarreko Santa Lucia haurren orkestrak kontzertu bat eskainiko du ostegun honetan Gasteizen. "Un canto de Colombia con amor" errezitaldiarekin Europako zenbait hiritan zehar orkestra egiten ari den biraren baitan dago osteguneko kontzertua.

Kolonbia-Euskadi Elkarteak Gasteizko Udalaren laguntzarekin antolaturiko emanaldia hiriko Beñat Etxepare Antzokia izango da, 20:00etan hasita, antolatzaileek prentsa ohar batean gaur jakinarazi dutenez. Errezitaldira joateko sarreren prezioa bi eurokoa da.

Santa Lucia haurren orkestra 1995. urtean sortu zen, eta gaur egun, 8 eta 16 urte bitarteko 53 haurrek osatzen dute. Gasteizko kontzertuan, Kolonbiako kantu herrikoi tradizionalak eta klasikoak eskainiko dituzte musikari gaztetxoek.