EUSKADI.-Kontseiluak atxikimendua adierazi dio Korrika 16ri

Actualizado: lunes, 2 marzo 2009 17:37

DONOSTIA, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Martxoaren 26an Tuteran (Nafarroa) hasiko den Korrika 16ri atxikimendua agertu dio gaur Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Gipuzkoako AEKren egoitzan eginiko agerraldian, Donostian.

Bertan izan dira Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren eta Kontseiluko Kohesio arduradun Urko Aierbe batetik, eta Korrika 16ren arduradun Edurne Brouard eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kide Oskar Elizburu bestetik.

Xabier Mendigurenek Korrika 16ren "Ongi etorri!" goibuuaren egokitasuna nabarmendu du, "mezu interesgarri asko" dituelako bere barruan". Hala, urrunetik nahiz hurbiletik datozenei egiten zaien ongietorria dela azpimarratu du, eta kanpotik etorritakoak gure inguruan euskaraz txertatu direla ikustea "oso eragingarria" izan daitekeela aipatu. Era berean, arrakasta handia opa izan dio Korrika 16ri.

Edurne Brouardek Mendiguren hitzak eta Kontseiluaren atxikimendua eskertu ditu Korrika 16ren izenean. Era berean, Kontseilua bezalako erakunde baten babesa jasotzearen garrantzia nabarmendu du. "Korrikan ohituta gaude kanpoko sektoreren bat datorrenean hori goraipatzen. Berriak etortzea eskergarria da, baina betikoen fideltasuna mantentzea garrantzitsua da baita ere", azaldu du.

Hala, Kontseiluaren atxikimenduaren garrantziaz mintzatu da. "Kontseiluak bere atxikimendua adierazteak gure mezua indartzen du", nabarmendu du du Brouardek.