EUSKADI.-Kruzeroek eskaintzen dituzten zerbitzuak erakusteko karpa handi bat jarriko da aste honetan Bilboko Itsas Museoan

Actualizado: lunes, 22 junio 2009 19:34

BILBO, 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Pullmantur konpainiaren karpa handi bat jarriko da aste honetan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren kaietan, kruzeroek eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak erakusteko. Zehazki, karpa-kruzeroa bost egunez bisitatu ahal izango da dohainik, bihartik larunbata arte, alegia, 10:00etatik 21:00ak, ostiralean izan ezik, egun horretan, 10:00etatik 16:00ak artekoa izango baita ordutegia.

Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, 450 metro koadroko karpa barruan, bisitariek kruzero baten aurki daitezken instalazio berberak ikusi ahal izango dituzte, hala nola logelak, kasinoa, spa, gimnasioa, jacuzzia, kafetegia, antzokia, errokodromoa eta abar. Era berean, ikus-entzunezko, ur, relax eta gastronomiako zenbait jarduera antolatu dira, bisitariak itsasontzi mota honek eskaintzen duen aisi eskaintza jabe daitezen.

Kruzeroen mundua herritarrei hurbiltzea bilatzen duen Pullmantur konpainiaren ekimen hau orain dela gutxi Sevillan, Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian egin da jada, eta kasu guztietan bisitari kopuru handia izan dute.