EUSKADI.-Kubako Iraultzaren 50. urteurrena eta Euskadi-Kuba elkartearen 20.a ospatuko dute larunbatean Bilboko Arenalean

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 1 enero 2009 13:12

BILBO 1 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskadi-Kuba Kubarekiko adiskidetasun euskal elkarteak herritarrak gonbidatu ditu larunbat honetan Bilboko Arenalean egingo den jaialdira, Kubako Iraultzaren 50. urteurrena eta elkartearen beraren 20.a ospatzeko.

Elkarteak karpa bat jarriko du eta bertan hainbat erakusketa, bideo-emanaldi, materialen saltoki eta www.cubainformacion.tv Internet bidezko telebista-platoa egongo dira; azken honetan hainbat elkarrizketa egingo zaizkie gonbidatuei eta zuzeneko hainbat ekimenen berri emango da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, goizez, 11:00etatik 14:00ak arte, haurrek tailer ezberdinekin gozatu al izango dute, eta Kanpanolue taldeak musika-antzerki emanaldi bat eskainiko du 12:30etan hasita. Arratsaldez, Orkestra bandaren kalejira hasiko da 18:30etan, eta 21:00etan dantza kubatarraren ikuskizuna eskainiko du Sierra Maestra taldeak. Azkenik, 22:00etan kontzertua eskainiko du Damba taldeak.

Horrez gain, elkarteko arduradunek jakinarazi dute 2009. urtean zehar hainbat ekintza antolatuko dituela Kubako Iraultzaren 50. urteurrena eta elkartearen 20.a ospatzeko asmoz.

Contenido patrocinado