BILBO 31 Dic. (EUROPA PRESS) -
Euskadi-Kuba Kubarekiko adiskidetasun euskal elkarteak herritarrak gonbidatu ditu datorren urtarrilaren 3an Bilboko Arenalean egingo den jaialdira, Kubako Iraultzaren 50. urteurrena eta elkartearen beraren 20.a ospatzeko.
Elkarteak karpa bat jarriko du eta bertan hainbat erakusketa, bideo-emanaldi, materialen saltoki eta www.cubainformacion.tv Internet bidezko telebista-platoa egongo dira; azken honetan hainbat elkarrizketa egingo zaizkie gonbidatuei eta zuzeneko hainbat ekimenen berri emango da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, goizez, 11:00etatik 14:00ak arte, haurrek tailer ezberdinekin gozatu al izango dute, eta Kanpanolue taldeak musika-antzerki emanaldi bat eskainiko du 12:30etan hasita. Arratsaldez, Orkestra bandaren kalejira hasiko da 18:30etan, eta 21:00etan dantza kubatarraren ikuskizuna eskainiko du Sierra Maestra taldeak. Azkenik, 22:00etan kontzertua eskainiko du Damba taldeak.
Horrez gain, elkarteko arduradunek jakinarazi dute 2009. urtean zehar hainbat ekintza antolatuko dituela Kubako Iraultzaren 50. urteurrena eta elkartearen 20.a ospatzeko asmoz.