EUSKADI.-Kultura, Communication eta Desarrollo GGKEk zinema sozialari buruzko jaialdi bat antolatu du Bilbon irailaren 14rako

Actualizado: miércoles, 5 agosto 2009 16:12

BILBO, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

Kultura, Communication eta Desarrollo (KCD) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE) "Film Sozialak Bilbao 2009" izeneko jaialdia egingo du Bilbon irailaren 14tik urriaren 8ra bitartean, antolatzaileek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

"Zinema mota ezberdinak sustatzea" da jaialdiaren helburua, "gai sozialak lantzen dituzten nazioarteko ikus-entzunezko ekoizpenei aukera emanez". Gainera, obra horiek zabaltzeko "espazio berriak" sortu nahi ditu ekimenak.

Jaialdiaren baitan zenbait jarduera egingo dira, besteak beste, argazki erakusketak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare aretoan, kontzertu bat Kafe Antzokian eta fikziozko lanen eta dokumentalen emanaldiak aste osoan zehar Capitol zinema-aretoetan.

Halaber, Arte eta Industria Zinematografikoen Institutu Kubatarra omenduko dute jaialdian, 50 urte betetzen baititu. "Hegoaldeko herrialdeen artean Kuba da industria zinematografiko propioa sortzeko eta mantentzeko kezka izan duen bakanetakoa", adierazi dute. Eslinda Nuñez, Mirtha Ibarra eta Daisy Granados aktoreak eta X Alfonso musikaria izango dira omenaldian.