EUSKADI.-KZgune sareak Informazio Gizartea Garatzeko Ekimen Onenaren sari bat jaso du

Actualizado: miércoles, 3 febrero 2010 15:00

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Elkarteko (AUTELSI) sarien epaimahaiak Informazioaren Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenaren Saria eman dio Eusko Jaurlaritzako KZguneen sareari.

KZgunea (www.kzgunea.net) interneteko prestakuntza eta sarbiderako zentroen euskal sarearen izena da eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzara atxikita dago.

IKT Informazioaren eta Telekomunikazioaren Teknologien prestakuntza eta erabilera bultzatzeko 2001. urtean Euskadiko udalerri guztietan sortu zen alfabetatze digitaleko proiektu bat da. Gaur egun, 276 zentro ditu zabalik, 250 herrietan, eta erregistratutako 315.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, horietatik 120.000 baino gehiagok jaso du interneten inguruko prestakuntza lehen aldiz, gehienak emakumezkoak, langabetuak eta adinduak izan dira, hau da, teknologia berrietatik urrunen dauden gizarte-sektoreetakoak.

Eusko Jaurlariotzatik adierazi dutenez, KZgune bat herritarrak internet erabiltzen eta sarean nabigatzen dohainik ikasteko beharrezko instalazioak dituen zentro publikoa da. Espazio fisiko honetan herritarrak hainbat zerbitzu aurki dezake, hala nola interneteko prestakuntza eta sarbide-ikastaroak, administrazio elektronikokoak eta Web aplikazioak eta 2.0 Web sozialari buruzkoak.

Horrez gain, honako hauek ere eskaintzen dira: arlokako mintegiak eta onura informatikoei buruzko mikroikastaroak, elkarteentzako (komunitate birtualak), web-orriak diseinatu eta gordetzea, mikroenpreseei zuzendutako ikastaroak eta sinadura digitala duten txartel elektronikoak kudeatzea.

AUTELSI irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, telekomunikazioen eta informazioaren teknologien erakunde erabiltzaileen ordezkaria dena. Bere helburuen artean, Espainian Informazioaren Gizartea garatzea eta enpresa eta erakunde ofizialetan IKT lanbidea sustatzea daude.

AUTELSI 2009 sarien irabazleen zerrenda Telefonica Fundazioaren, Madrilgo Erkidegoaren, Nafarroako Gobernuaren eta Inca Eskualdeko Ospitalearen proiektu teknologiek osatzen dute. Sariak datorren otsailaren 25ean emango dira, Madrilgo Kasinoan.