EUSKADI.-Lagako (Bizkaia) I. Zaldi Lasterketa izango da datorren igandean, Txipi Txapa elkarteak antolatuta

Actualizado: martes, 10 marzo 2009 17:55

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Txipi Txapa elkarteak I. Zaldi Lasterketa antolatu du datorren iganderako Ibarrangeluko (Bizkaia) Laga hondartzan, Urremendi Landa Garapenerako Elkartearekin eta Hipikako Euskal Federazioarekin elkarlanean. Lasterketa afizionatu mailan jokatuko da.

Hitzordua eguerdian jarri dute, eta dagoeneko 16 parte-hartzailek eman dute izena. Lehiakideak taldeka ariko dira, sailkatzeko hiru lasterketatan; bakoitzak hiru itzuli eta 400 metroko luzera izango du, gutxi gorabehera, eta sei zaldik hartuko dute parte.

Zaldi irabazleak 150 euro jasoko ditu eskutan, txapela, garaikurra eta animaliarentzako zaldalea gain. Bigarren sailkatuak 140 euro eskuratuko ditu eta hirugarrenak 125. Halaber, lasterketako parte-hartzaile guztiek 45 euro jasoko dute lekualdaketa eta dietarako. Euskal Herri osotik helduriko lehiakideen artean Busturialdeko bertako lau ordezkari nabarmentzen dira.